2014-05-30

Santimamiñe irteera



Atzo, martxoaren 29an, osteguna, Santimamiñe kobazuloetara joan ginen. Ailegatu ginenean hango parkean jolastu genuen eta argazki asko atera genituen lekuari.
Monitoreak etorri zirenean bi taldetan banatu ziguten, gure taldea lehenengoz joan ginen baseliza batera eta bisita birtuala ikusi genuen. Han azaldu zigun Alazne monitoreak zergatik ezin garen orain sartu kobazuloetara pinturak ikustera, eta hauxe esan zigun: gure aita-amak sartzen zirenean, arnastean, beroa sartzen zenez pinturak pixkanaka-pixkanaka kentzen ziren.
( arrautza frijitua)Estalagmita bat zegoen arrautza formakoa eta desagertu zen jendea ukitzen zuelako, orain beste bat dago azken gelan.
Gero, ateratzean azaldu zigun lehenengo gizon ikertu duela kobazuloa Aita Barandiaran izan zela.
Kobazulora gindoazela, sartu ginen bakarrik lehenengo gelara, ikusteko non aurkitu zuten hartz baten hezurrak eta azaldu zigun.
Bisita amaitzean hondartzara joan ginen argazkiak ateratzera Izaroko irlari, Ogoño … zapatak eta galtzerdiak batzuk kendu genituen putzu bat zegoena harean.
Amaitzeko, frontoi estali batera eta ondoan dagoen bi parkeetan egon ginen Ibarrangelun ,ondo pasatzen, espero dugu zuek ere probatzea.
Galdera bat: ba al dakizue nor edo nortzuk aurkitu zuten Santimamiñen pinturak eta hori?
Irati Castañares eta Harkaitz Gavilan!!



No hay comentarios:

Publicar un comentario