Atzo,
martxoaren 29an, osteguna, Santimamiñe kobazuloetara joan ginen. Ailegatu
ginenean hango parkean jolastu genuen eta argazki asko atera genituen lekuari.
Monitoreak
etorri zirenean bi taldetan banatu ziguten, gure taldea lehenengoz joan ginen
baseliza batera eta bisita birtuala ikusi genuen. Han azaldu zigun Alazne
monitoreak zergatik ezin garen orain sartu kobazuloetara pinturak ikustera, eta
hauxe esan zigun: gure aita-amak sartzen zirenean, arnastean, beroa sartzen
zenez pinturak pixkanaka-pixkanaka kentzen ziren.
(
arrautza frijitua)Estalagmita bat zegoen arrautza formakoa eta desagertu zen
jendea ukitzen zuelako, orain beste bat dago azken gelan.
Gero,
ateratzean azaldu zigun lehenengo gizon ikertu duela kobazuloa Aita Barandiaran
izan zela.
Kobazulora
gindoazela, sartu ginen bakarrik lehenengo gelara, ikusteko non aurkitu zuten
hartz baten hezurrak eta azaldu zigun.
Bisita
amaitzean hondartzara joan ginen argazkiak ateratzera Izaroko irlari, Ogoño …
zapatak eta galtzerdiak batzuk kendu genituen putzu bat zegoena harean.
Amaitzeko,
frontoi estali batera eta ondoan dagoen bi parkeetan egon ginen Ibarrangelun ,ondo
pasatzen, espero dugu zuek ere probatzea.
Galdera
bat: ba al dakizue nor edo nortzuk aurkitu zuten Santimamiñen pinturak eta
hori?
Irati Castañares eta Harkaitz Gavilan!!