2013-01-20

Agur Gabi eta Maitane

 Gabi eta Maitane agurtzeko bertso bana abestu genien. Bertsolaritza saioan , Iñakiren laguntzaz asmatu genituen...hobeto egin ahal dira, baina...oraindik ikasten ari gara...(hemen dituzue letrak, entzun nahi badituzue bilatu gure audioetan , blogean bertan ezkerraldean)
Lagun bat joango zaigu
klasetik ondotik,
azken lerroko aulkia 
egongo da hutsik,
Euskaraz egiten du
dantza eta kanta,
asko igarriko da 
Gabi zure falta 


Maitane nora zoaz?
neskatxa polita,
abenduan amaitu
azaroan hasita.
Gabriel Arestiko
neska-mutikoak
asko maite zaitugu
bosgarren D-koak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario