2013-01-28

"...honek bultzatu nau naturaz pixka bat pentsatzera..."


Mendian gora harkaitza 
mendeetako emaitza 
amalurra errespetatzea 
ez da hain gaitza 
Mendian gora mendean 
erakutsiaz bidea 
zabal ditzagun behingoz begiak,  adiskideak .


Lasaitasun bila hiritik atera 
mendira hurbildu airea hartzera 
eta ikusi dut hango egoera 
honek bultzatu nau naturaz pixka bat pentsatzera 
Milaka urtetan lurra sortu zela 
itsaso eta lurra agertu zirela. 
lurraren gainetik eguzki epela 
astiro-astiro bihurtu zen ederra itzela.


Halako batean gizona heldu zen 
hain ederra zena itsusi bihurtzen 
bere ingurune guztia xahutzen 
argi-argia zen lekua hasi zen iluntzen. 


Mendian gora harkaitza 
mendeetako emaitza......

 
Lasaitasun bila hiritik atera 
mendira hurbildu airea hartzera 
eta ikusi dut hango egoera 
honek bultzatu nau naturaz pixka bat pentsatzera 
Dena bete dugu zementuz burdinaz 
errespetu gutxiz handi nahikeriaz 
mendiak desegin bideak eginez 
gure etxea birrindu dugu diruzalekeriak. 

2013-01-20

Agur Gabi eta Maitane

 Gabi eta Maitane agurtzeko bertso bana abestu genien. Bertsolaritza saioan , Iñakiren laguntzaz asmatu genituen...hobeto egin ahal dira, baina...oraindik ikasten ari gara...(hemen dituzue letrak, entzun nahi badituzue bilatu gure audioetan , blogean bertan ezkerraldean)
Lagun bat joango zaigu
klasetik ondotik,
azken lerroko aulkia 
egongo da hutsik,
Euskaraz egiten du
dantza eta kanta,
asko igarriko da 
Gabi zure falta 


Maitane nora zoaz?
neskatxa polita,
abenduan amaitu
azaroan hasita.
Gabriel Arestiko
neska-mutikoak
asko maite zaitugu
bosgarren D-koak.

2013-01-14

Armiarma ote da?






La Caixak antolatutako erakusketan egon ginen eta bururik gabeko intsektu  bat ikusi genuen, 

   eta guk burua ipini behar genuen. 

Han magiako trukoak egin genituen antolatzaileekin.
Alazne Amat eta Aitor 5.D