2014-04-30

Iñaki Friera ezagutzen



Bazen behin,Gabriel Aresti  eskolan umeek idazle baten liburu bat irakurri zuten,Iñaki Frieraren liburu bat.Umeok,gero eta liburua irakurri galdera batzuk egin genizkion hari.Galdera bat zen ,ea pertsonaiak benetazkoak ba ziren,eta Iñakik erantzun zigun Patxo benetazko ume bat zela eta taberna batean ikusi zuela,eta Ane ez zuela hark asmatu,”bosten” liburuak gustatzen zitzaizkiolako eta hartik hartu zuen pertsonaia zen.

Denbora luze bat egon ginen hitz egiten,horrexegaitik ezin  genituen galdera guztiak galdetu,baina azkenean irakasleek deliberamendu zuten amaitzea eta ume bakoitzak bere klasera bueltatzea haren aulkiarekin.

2014-04-29

LANGILEEN NAZIOARTEKO EGUNA


Langileen Nazioarteko Eguna edo Maiatzaren Lehena  langileen mugimenduaren nazioarteko jaieguna da.
II. Internazionalak, 1889an eta Parisen, aldarrikatu zuenetik Chicagoko martiriak omentzeko eta langileen eskubideen eskabidea egiteko eguna da, nahiz eta herrialde askok onartu ez. 1886ko maiatzaren 1ean Chicagon sindikalari anarkista batzuk greba bat hasi zuten zortzi orduko lanaldia eskatzeko. Hiru egun pasa ondoren, grebaren une gorenean Haymarketeko matxinada piztu eta greba bukatzeko zortzi langile epaitu eta bost heriotza-zigorra jaso zuten.
 Iker

IKASGELA HEGALARIA

Izenburu hori daukan pelikula bat ikusi genuen, eta ipuin hau bururatu zait.MAIDER


GURE ESKOLA HEGALARIABa ziren behin 6ºD-ko ikasleak joku bat sortu nahi zutela,baina ez zen joku normal bat: eskola hegan egitea nahi zuten.

Jokuari “Eskola hegalaria” deitu zioten. Orduan haien andereñoak eskola egokitu zuen hegan egiteko.Hurrengo eguna ailegatu zirenean klasera andereñoak esan zien:

- Opari bat daukat zuentzat.

Eta ikasleek esan zioten:

- A bai, zein da?

Eta irakasleak esan zien:

- Ba… hau da!

Orduan eskola hegan egiten hasi zen, ikasleak oso pozik jarri ziren.

Azkenik jokora jolasten hasi ziren oso pozik.